Politica
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Politika

GEOLANek, bere bezeroen gogobetetzea lortzeko, ingurumenaren garapen iraunkor bat bermatzeko, kutsadura saihesteko eta sektorean lehiakortasuna handitzeko helburuarekin, Kudeaketa Sistema Integratu (KSI) bat ezarri eta mantentzen du.

GEOLAN ingurumen zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak ematen dituen aholkularitza bat da eta bere helburua bezeroen ingurumen arloko gaien kudeaketaren hobekuntza ematea da, gaur egungo eta etorkizuneko beharrak asetzen dituen eta bezeroaren baldintzetara egokitzen den kalitatezko zerbitzu iraunkor bat eskainiz.
 
Helburu honen lorpena, bezeroen beharren ezagutza eta gogobetetzearen bitartez, GEOLANi eta bere jarduerari eragiten dien baldintza guztiak beteaz, zerbitzuaren plangintza egoki baten bitartez, baliabideen eta hondakinen kudeaketa egoki baten bitartez eta langileen etengabeko prestakuntzaren bitartez burutuko da.
 
GEOLANek ingurugiroarekiko duen sentsibilizazio handiaren bitartez eta kalitatezko zerbitzu lehiakor, zintzo eta independiente bat eskaintzeko helburu argiarekin, KSI eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza ziurtatzen da.

Ziurtagarri eta Akreditazioak

Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz