Politica
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Politika

GEOLANen norabide estrategikoa eta urtero ezarritako helburu eta testuingurua kontuan izanik, eta gure bezero eta beste alderdi interesdun aipagarrien egungo eta etorkizuneko behar zein itxaropenak bermatzeko, ingurumenaren garapen jasangarrian oinarrituta ingurumena babesteko, kutsadura saihesteko eta gure lehiakortasuna sektorean indartzeko asmoz, GEOLANek Kudeaketa Sistema Integratu (KSI) bat ezarri eta mantentzen du.

GEOLAN ingurumen arloko gaien kudeaketaren hobekuntzarako zerbitzu teknikoak eta ingurumenekoak emateko xedea duen Aholkularitza enpresa da, egungo eta etorkizuneko beharrak asetzeko zerbitzu jasangarria, kalitatezkoa, etikoa, gardena eta betebeharrei egokitzen dena eskainiz.

Xede honen lorpena Bezeroen eta beste alderdi interesdun aipagarrien behar eta aukeren ezagutzaren eta gogobetetzearen bitartez, GEOLAN eta bere zerbitzuei aplikatu zatzaizkion baldintzak beteaz, zerbitzuen plangintza zuzenaz,  baliabide eta hondakinen kudeaketaz eta langileen etengabeko formazioaz ziurtatzen da. Halaber, zintzotasun eta gardentasunerako ariketa bat eginaz, GEOLANek urtero bere ingurumen arloko jardueren inguruko parte interesdunak informatuko ditu.

GEOLANek ingurumenarekin duen sentsibilizazio handiak eta zerbitzu lehiakorra, zintzoa, independentea, inpartziala eta kalitatezkoa  eskaintzeko xedeak, kutsaduraren prebentzioa eta etengabeko hobekuntza bermatzen dute, bai bere  ingurumen jokaerarena bai zerbitzu eta KSIarena ere.

Ziurtagarri eta Akreditazioak

Este sitio web utiliza cookies, además de servir para obtener datos estadísticos de la navegación de sus usuarios, se utilizan para prestar o habilitar servicios o finalidades solicitados por los usuarios.
Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra política de cookies.

© Geolan. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative