Inspección y control
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Industria pabiloi erosi aurreko analisia

Egungo ingurumenaren inguruko legedi konplexu eta zorrotzaren ondorioz, industria pabiloi bat erosi ondoren, eroslea beharrezko zaizkion arau-eskakizunen aurrean aurkitzen da. Eskakizunen betetze honek, beste hainbat zailtasunen artean, aurretik kontutan hartu ez den inbertsio ekonomiko esanguratsua suposatzen du.

Ondorioz, erositako industria instalakuntzak ez dira hasiera batean aurreikusitako beharretara egokitzen.
 
GEOLANek industria-pabiloi bat erosi aurreko ingurumen eskakizunen analisiaren inguruko zerbitzu berria eskaintzen du ingurumenaren inguruko administrazio eskudunak, erosleari ondasuna erosi aurretik eskatuko dizkion inbertsio eta betebeharrak baloratu ahal izateko.
 
1.      Lurzoruaren inguruko Kalitatearen Aitorpena (LKA): LKA beharrezko zaion edo ez identifikatzea, erosle/saltzaileen erantzukizunak, LKA prozedura hasieraren  aurrekontua.
2.      Suteen inguruko legedia: sektore bakoitzak izan ditzakeen gehienezko azalerak, suteen kontrako neurri aktibo eta pasiboen identifikazioa, inbertsioaren aurrekontua.
3.      Jarduera Proiektua: Jarduera konkreturako ziurrenik beharrezko eskatuko zaizkion neurri zuzentzaileak, proiektuaren idazketaren aurrekontua.
4.      Ingurumen baimenak: jarduera hasi aurretik beharrezko zaizkion baimenak, komunikazioak, ingurumen aitorpenak, hauen tramitatzearen aurrekontuak
© Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz