Eficiencia energética
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Ziurtapen Energetikoa

Ziurtapenaren xedea proiektuko eraikuntzen kalifikazio energetikoaren adostasuna ziurtatzea da, proiektuko ziurtapen energetikoaren igortzea ondorioztatuz

 PROIEKTUKO ENERGIA ZIURTAPENA
 
Obra berriko eraikinak diseinatzeko garaian eta berriztatze handietan ziurtapen energetikoa egitea behartzen du legediak. Diseinuko fase honetan energia eraginkortasuna kontutan hartzea garrantzizkotzat jotzen da eraikinaren bizi-zikloan zehar energia aurreztea ziurtatzeko.
 
Ziurtagiriak proiektuko eraikuntzen kalifikazio energetikoa izango du, energia eraginkortasun eskalan adierazia.
 
   AMAITUTAKO ERAIKINEN ENERGIA ZIURTAPENA
 
Eraikinen inguruko energia eraginkortasunaren araudiak eraikinen erosle nahiz erabiltzaileei hauen energia ziurtagiria publiko egitea behartzen du.
 
Ziurtagiriak bukaturiko eraikinaren energia-ezaugarri objetiboak izango ditu balioztatzea eta konparatzea posible izan dadin. Honi esker, eraginkortasun maila altuko eraikinak eta energia aurreztea ondorioztatzen dituzten inbertsioak bultzatu nahi dira. 
 

   LEHENDIK DAUDEN ERAIKINEN ENERGIA ZIURTAPENA

2013ko Ekainaren 1etik aurrera, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtapena saldu, erosi edo alokatzen diren eraikinen kontratuetan batu beharko da, (alokatze kontratuen kasuetan, iraupena urteko 4 hilabete baino gehiago denean).

Autoritate Publikoek okupatutako eraikinek, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtapena eskuratu eta etiketa erakutsi beharko dute, ondorengo epeetan:

    - azalera erabilgarria 500 m² baino handiagoa bada, 2013/06/01
    - azalera erabilgarria 250 m² baino handiagoa bada, 2015/07/09
    - eta azalera erabilgarria 250 m² baino handiagoa bada eta alokatuta badago, 2015/12/31

 


 

 

© Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz