Gestion ambiental
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Lurra

 LURZORUAREN KALITATEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpen prozesua honako egoera hauetan izan behar da kontutan:
 
 Kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruan jardueraren bat instalatu edo handitzen denean.
 
 Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat izan duen eta egun jardunik gabe dagoen kokapenen batean lurrak mugitzeko proiektuak gauzatzen direnean.
 
 Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean.
 
 Kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruaren kalifikazioa aldatzen denean.
 
 Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoen kabuz, kutsa dezakeen jardueraren bat egiten denean.
 
GEOLANek akreditatua dagoen enpresa batekin batera lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanetan parte hartzen du.
 
 LURZORUAREN EGOERAREN AURRETIAZKO TXOSTENA 
 
Txosten hauek lurzoruaren kontaminazioaren prebentzioa dute helburu. Txostenek industri-aktibitateek kontaminazio guneetan hartuak dituzten edo har ditzaketen babes-neurriak hartzen dituzte kontuan.
 
Industri-aktibitateek aktibitatearen deskribapena, kontaminazio guneen identifikazioa, ezarritako prebentzio neurriak eta arriskuen ikerketa jasoko dituen txostena aurkeztu beharko du.

 

© Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz