Gestion ambiental
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Kudeaketa Sistemak

Kudeaketa Sistema eraginkor batek modu ordenatu batetan lan egiten eta enpresaren helburu eta aurre egin behar dituen erronkak lortzen laguntzen du: errentagarritasuna, jasangarritasuna, aldaketa teknologikoak, egokitzapen kapazitatea, adierazpen legalak, etab.
 
GEOLANek enpresarekin batera lan egiten du Sistemaren ezartze prozesuaren hasieratik, enpresaren hasierako egoera adierazten duen diagnosi bat eginez, Sistemaren diseinurako eta erredakzioa egiteko behar den dokumentazioa erraztuz eta ezartze prozesu osoan zehar aholkularitza eskainiz, zertifikazioa lortu arte.

 UNE-EN ISO 14001
Ingurumen Kudeaketa Sistema honen helburua, enpresei beraien aktibitateak eta instalazioek sor litzaketen ingurumen inpaktuak identifikatu, kontrolatu eta gutxitzeko metodologi egokiak ezartzen laguntzea da, beti ere adierazpen legalak betetzen direneko abiapuntutik eta kontaminazioaren prebentzioaren premisarekin
 
 UNE-EN ISO 9001

Kalitate Kudeaketa Sistema bat lan egiteko operazio-egitura bat da. Honek, organizazioaren informazioa eta lan ekintzak, ekipo edo makinak zuzendu nahi ditu, organizazioak berak definitutako kalitate estandarren arabera bezeroaren gogobetetzea ziurtatzeko.

 
 ECODISEÑO
Diseinu ekologiko edo Ecodiseño-rekin produktu baten diseinuari eta fabrikazio prozesuari aplikatzen zaion metodologia ulertzen da, produktu eta prozesu hauek beraien bizi zikloan zehar sor lezaketen ingurumen inpaktuaren prebentzio edo murriztearen helburu argiarekin.
 
 
 EKOSCAN
Ekoscan Araua kudeaketa enpresentzako tresna oso erabilgarri bat da, eta bere helburua enpresak ingurumen aldagaia kudeaketa prozesuan txertatzea da, enpresaren egoera garbi islatzen duen Ekoscan ingurumen diagnostikoari esker
 
 EMAS
EcoManagement and Audit Scheme bezala ere ezagutzen den Ingurumen kudeaketa sistema honek, entitateek ingurumenaren ikuspegitik etengabeko hobekuntza izatea du helburu.
 
 BARNE AUDITORIAK
GEOLANek ikerketa metodiko eta independente baten bitartez Kudeaketa Sistemen barne auditoriak egiten ditu. Modu honetara, aktibitateak ezarritako sistemarekin lotutako emaitzek aurretik ezarritako disposizioak asetzen dituen ala ez zehazten da eta disposizio hauek benetan aurrera eramaten diren eta aurreikusitako helburuak lortzeko egokiak diren ala ez konprobatu.
 
© Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz