Gestion ambiental
Geolan - Ingurumen Zerbitzuakwww.geolan.es

Ingurumen Baimenak

  INGURUMEN BAIMEN BATERATUA (IBB)

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuak, IPPC Legeak, gehienbat Ingurumen Baimen Bateratuan (IBB) oinarritzen da. Lege honek, gaur egungo ingurumen arloan administrazioak eskatzen dituen baimen guztiak ordezkatu eta barneratzen ditu. GEOLANek erabateko aholkularitza eskaintzen du, IBBa lortzeko bete behar diren hurrats administratibo guztietan parte hartuz.
 
 IHARDUERA ETA IREKITZE BAIMENA
Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko araudian (IGOKA) sailkatzen diren jardueren aktibitatearen ondorioz sor daitezkeen ingurumen aspektu guztiak kontrolatuta eta identifikatuta edukitzeko Iharduera Baimena eta Irekitze Baimena eskatu behar dituzte.
 
GEOLANek legeztatze prozesu osoan zehar aholkua emango lizueke: hartu beharreko neurri zuzentzaile ezberdinetan aholkularitza, aktibitate proiektuaren idazketan, plano, suteen aurkako neurriak eta obra zuzendaritza barneratuz.
 
 ATMOSFERA KUTSA DEZAKETEN JARDUERAK
Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueratzat (aurrerantzean, AKDJ) jotzen da bere berezko izaera, kokapena edota erabilitako prozesu teknologikoak direla eta, sor dezaketen kontaminazioa jarraitu eta kontrolatzeko kontrol eta jarraipen zorrotzagoko araudia jarraitu behar dituzte.
 
GEOLANek indarrean dagoen legediaren arabera emisio atmosferikoak erregularizatzeko Jakinarazpen / Baimen txostenak burutzen ditu. Disolbatzaileen Kudeaketa-Plana eta disolbatzaileen legediak eragiten dien instalazioentzako Isuriak Murrizteko Sistemak burutzen ditu, Konposatu Organiko Lurrunkorren (COV¨s) emisioak
  
 ISURTZE BAIMENAK
Aktibitate baten hondakin isuria hartzen duen ingurunea desberdindu gabe (itsaso, ubide edo kolektore), gaur egungo zuzenbideko eremuak dagokion Isurpen Baimena izatea derrigortzen du. Horretarako, isuria karakterizatzen duen txosten bat aurkeztu behar da, emititutako ur zikinen kalitateak derrigortutako kalitate-atariak betetzen dituztela ziurtatuz.

 

© Geolan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz